XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CAMP DAVID

Mila hildako, 40.000 etxe apurtuak, zaurituak, beldurra... Hona hemen Camp Davideko bakeak Libanori, konkretuki, ekarri dizkion lehen ondorioak.

Pozik ibiliko dira Carter, Begin eta Sadat hiruron artean lortutako erabakiengatik.

Baina Ekialde Hurbilean jendea oso kezkati dabil.

Frente de la Firmeza delakoaren batzar nagusitik at, moderatutzat hartuta dauden estatuak ere prest daude beste cumbre baten inguruan biltzeko Egiptok onartutako akordioak atzera bota arazteko.

Azaroaren 1ean ospatuko da cumbre hau.

Batzarre horretan parte hartuko dutenen lotura nagusiena arabearrak izatea eta Sadaten aurka egotea izango da, Jordania, Arabia Saudi, Kuwait, Irak eta antzeko estatuen artean OLP eta Frente de la Firmezako zenbait partaide bilduko baita.

Azken finean moderatuek lortu nahi luketena zera litzateke: URSSek, Damascon ospatutako batzarrearen ondorioz lortutako influentzia neutralizatzea, Frente de la Firmezaren indarra moztuz.

Jakina da moderatuek Mendebaleko estatuekin dituzten loturak.

Jakina da Mendebaleko estatuen interesa URSS Arabiar mundutik baztertzeko.

Baina, eta nahiz eta eskuin aldetik planteiatutako biltzar bat izan, oraindik non ospatuko den erabaki gabe dagoen batzarre honetan hartutako erabakiak garrantzi handia izango dute Ekialde Hurbilaren etorkizunean.

Libano lehen galtzaile

1976an Siriako armada, Libanoko eskuin muturreko miliziekin bat eginik zebilen.

Fetxa horietan, biak elkarturik palestinoak eta Libanoko ezkerra masakratu zituzten.

Orain gauzak aldatu egin dira.

Atzoko lagunak gaur elkarrekin gatazkatzen ari dira.

Siriak galbai berdinetik pasatzen ditu palestinoak eta Libanoko kristauak.

Baina atzoko eta gaurko sarraskiek arrazoi berberak dituzte.

Orduan Kissinger izan zen erruduna.

1978an Carter USAtarren politika zatitzailea da hainbeste hilketaren arrazoin beltza.

Arabean mundua zatitu, Egipto neutralizatu, Siria eta palestinarrak isolatu eta, bere semerik laztanena den Israeli potentzi eta indar guztia eman... Horik dira Libanoko sarraskiaren arrazoin bakarrak.

URSS Arabiatik baztertzeko iparamerikarren nahiak gauza bat lortuko du: Sobietarrek Sirio eta palestinoei bere laguntza osoa militarra barne dela, noski ematea.

Orduan Carterrek Camp Daviden lortutako bakea internazional gatazka latz batetan bihurtuko litzateke.

Bitartekoa aprobetxatu behar

Siriak badaki Egipto eta Israelen arteko bakea izenpetzen den momentuan galduta dagoela.

Baina hori izenpetu arte denbora du ahal dituen lurraldeak menperatzeko.

Badaki momentu honetan Israelek ez duela Libanoko gudan parte hartuko (Camp Davideko bakeak nolabaiteko aurpegi ona eskaini behar dio munduari; ezin bakea izenpetu eta gatazka batean sartu).

Baina Egiptorekin bake tratua izenpetu ondoren mundua berea da.

Ia bere lagun iparamerikarrak ez dira haserretuko kristauen laguntzarako Libanoko gudan parte hartzen badu.

Orduan izango da momentua Libanoko lurra palestinoz eta sirioz garbitzeko.

1948 eta 1973 urteen artean USAk 3.050.000 milioi dolaren eman zizkion.

Geroztik ere iturria irekita izan du.

Baina badaki aitaren patrikarekin kontatzeko bere gogoak bete behar dituela.

Honela, momentu honetan Libanoko eskuinari laguntza handirik ez ematea.

Harma modernoenak, zenbait gizon (mila espezialista bidaliak ditu, baina libanoko uniformez jantzirik) eta laguntza morala bai.

Bonbardeo batzu ere.

Baina serioski eta garbi gatazkan sartzea ezin dute.

Carterren aurpegia zikindurik ikusiko litzateke eta gainera Sadaterekiko arabear mundu guztiaren gorrotoa haunditzeko posibilitatea dago.

Siriak, bere aldetik, duela hilabete bat Alemanian lortu zituen 111 milioi.

Baina orain arazo larrian ikusiko da, zeren Alemaniar Errepublika Federaleko kristau-demokratak aurka jarri zaizkio, eta Camp Davideko akordioak izenpetu arte Siriari dirulaguntzarik ez emateko eskatu baitio gobernuari.

Mundu guztia errukitu da Libanoko sarraskiaz.

Batez ere Mendebaleko mundua.

Frantzes estatua, esatebaterako, gatazka suspenditzen saiatu da.

Bere proposamena eta USArena bat ziren.

Baina Libano gudan parte hartzen dutenetatik inork ez du onartu.

URSS ere hasia dugu unkitzen.

ONUko Kontseilu Nagusiak ere eskatu du gatazka gelditzea.

Mila bilera egitekotan dira munduko handiak.

Baina benetazko protagonistak, bere herrian, gorputzean hainbeste sufrimendu jasanez bizi direnek, beti bezala kanpoan utziko dituzte.

Eta denek asko sentituko dute, modu horretan ez baitago konponbiderik.

Israelek palestinarrak eta sirioak suntsi ditzake.

P. IPARRAGIRRE.